Arkitektura

Chivite upeltegia. Cintruenigo

1647. urtean sortu ondoren, Chivite upeltegia Espainiar estatuko ardo ekoizle handienetarikoa da. Hamaika belaunaldi ezberdinetan zehar, Chivite hazten joan da, eta Nafarroako mugetatik kanpo hedatu da. Hedatze bide horretan, upeltegi ezberdinak gehitzen joan dia, azkena Arinzanon. Rafael Moneo arkitektoak, Chateau frantziarraren kontzeptua mantentzen du 160 mahasti hektareako upeltegi honetan. Upeltegiak jatorrizko hiru eraikinak (Erdi Aroko dorredun Cabo de Armeria palazioa, ermita neoklasikoa eta jauregia) batzen ditu abujardaturiko hormigoaz baliatuz, eraikuntza guztiak biltzen dituen eta paisaian txertatzen den eremu berria sortuz.

Rafael Moneo Tuteran jaio zen (Nafarroan). Arkitektura ikasi zuen, Madrilen (1961), eta aldi berean Sáenz de Oiza -rekin lan egin zuen. Aurrerago, Jorn Utzon-ekin aritu zen, Danimarkan (1961-1962). Erroman ikasteko aukerak (1963-1965), bere lanetan eragin handia izan zuen.

Irakaskuntzan ere aritu da: Bartzelonako Arkitektura Eskolako Konposizio-katedra, eskolak eman ditu, Madrilen, New Yorken, Lausannen, Princetonen eta Harvarden; eta 1985-1990 urteetan Graduate School of Design eskolako dekano izan zen, Sert Professorship ohorezko titulua eskuratuz.

Nazioarteko sari ugari jaso ditu, horien artean Arkitekturako Pritzker sari entzutetsua. 1996an Nazioarteko Arkitekto Elkargoaren Saria, Espainiako Gobernuko Arte Ederren Urrezko Domina eta Vianako Printzea Saria ere jaso ditu. Kursaala da sari gehien jaso dituen obra. 2001ean Europar Batasunak ematen duen Mies van der Rohe Arkitektura saria eskuratu zuen.