Arkitektoak

Ansoleaga Hormaza, Pedro de

1806an Bilbon jaiotako arkitekto bizkaitarra; Nafarroan garatu zuen bere obra guztia. 1831n graduatu zen arkitekto modura Madrileko San Fernando Arte Ederretako Erret Akademian. Infanteriako kuartel batentzat burutu zuen karrera amaierako proiektua, estilo klasizista argia zuena.

1833an Baztango haranetik Iruñetik Frantziara harana zeharkatuz zihoan erret bidearen azterketa egiteko eskatu zitzaion. 1840tik aurrera Erreinuko bideen obrak gauzatzeari ekin zion; lau urte beranduago Iruñeko udal-arkitekto izendatu zuten. 1849an udal-alondegiaren proiektua burutu zuen, Takonerak eta San Ignazio etorbideak osatzen duten angeluan. Obra horrek ere kutsu klasizista ageri zuen. Halaber, zezen-plaza egiteko hainbat proiektu taxutu zituen. Azkenik, Nagusiak 1830ean sinatutako proiektuari jarraiki eraiki zen zezen-plaza. Jarauta kalean dagoen Ama Domingotarren elizako fatxada 1850ean burutu zuen. Hori izan zen bere erlijio-lan bakarra. Klasizismo akademizistako ordezkaria izan zen eta Nafarroako Monumentuen Batzordeko kide ere izan zen. Florencio Ansoleagaren aita.

  • LARUMBE MARTÍN, María. El academicismo y la arquitectura del siglo XIX en Navarra, Iruña, 1990.