Enpresariak

Aldabaldetreku, Patxi

Deban jaiotako enpresari eta historialari gipuzkoarra. Deban 2002ko martxoaren 10ean hil zen.

Eibarko Arma Eskolan hezi zen eta bere lehenengo lanak Eibarko industrian garatu zituen. Industria-peritu ikasketak Orbea enpresan lanean zebilela amaitu zituen. Elgoibarreko IMH eta Makina erreminta Museoa Fundazioaren bultzatzaile eta suspertzailea izan zen. Bere izaera sortzaileak eskualdeko enpresarik garrantzitsuenetariko batzuen sormen eta garapenean parte hartzera eraman zuen. 1962an Debako Agme enpresa sortzen du, 1969ra arte bertako gerentea izanez. 1980ra arte Soraluze enpresakoa ere izan zen; geroago Debako enpresaren, geroago Danobat izango zena, zuzendari nagusia izan zen. Gainera, Soraluzeko, Ideko eta Makina-Erremintako gerentea izan zen, kargu horretan bere erretiroa iritsi arte izan zela. Makina-Erremintagileen Elkarteko Lehendakaria izan zen 10 urtetan zehar. Beste batzuekin batera Euskal Kosta Nuklearra ren (1975) egilea.

Bere jardunaren hein handi bat makina erreminta arloarekin zerikusirik zeukan guztian industriaren jatorriaren aurkikuntza eta garapenean zentratua egon zen. Lan horren emaitza Historia técnico-económica de la máquina-herramienta, 1982an Carmelo Urdangarinekin batera argitaratutako lana izan zen eta Máquinas y hombres (2000) ere.

Makina-Erreminta Museoa Fundazioak bere oroimenari omenaldia egin zion 2002ko ekainean.

2002an hildako idazle debarraren omenezko beka honen sustatzailea Ostolaza Kultur Elkartea da. Laura Aldabaldetreku da Kultur Elkarteko Lehendakaria. Bere lehen edizioan beka hori Alazne Txurruka eta Josune Urbietarentzako izan zen Debako Euskara, izenburudun lana egiteko. Liburu hori 2004ko urtarrilaren hasieran aurkeztu zen.