Sendagileak

Arrillaga, Juan Maria

Gipuzkoako medikuntzan garrantzia handia izan zuen. Donostian aritu zen tokoginekologiako espezialitatean. Berlineko kliniketan prestatu zen. Donostiako Ama berrien atalean lan egin zuen lehen aldiz ospitale batean. Atal hori 1933an inauguratu zen eta bera izan zen bertako lehen zuzendari. Zentro horretan bertan emagin-eskola bat ireki zen eta han ere jardun zuen, irakasle modura. 1933an Gipuzkoako Medikuntza eta Kirurgia Akademiako presidente izan zen.

  • ECHAUZ, Dr. "In Memoriam"; Gaceta Médica, XX, 244: 41-42 (1956).
  • URQUÍA ECHAVE, José María in SÁNCHEZ GRANJEL, Luis (koordinatzailea). Diccionario histórico de Médicos vascos, Bilbo, 1993.