Enpresariak

Basagoiti Arteta, Antonio

Bankaria eta enpresaria 1848. Getxon jaioa eta 1933. urtean zendu zen.

Cadizeko Merkataritza Eskolako merkatal Irakaslea, bertatik Mexikora joana.

Saltzaile bezala lanean hasiz, geroago burujabe egin zen eta sendi bidez jatorri asturiardun Ibañez sendi ospetsuarekin bat egin zuen.

Bere aberastasunaren oinarriak ehun-industriarenak izan ziren, bere lana, 1899an, beste espainiar enpresari batzuekin batera, Compañía Inustrial de Atlixco, S.A. (CIASA) enpresaren sormenez burutuz.

Narru, meategi, trenbide, eta siderurgia arloetako enpresetan lan egin zuen, Fundidora de Fierro y Acero de Monterrey, 40ko hamarkadara arte Latindar Amerikako siderurgiarik handienean ere.Jatorri euskaldunekoa zen Zaldo sendiarekin batera 1899an, Tabacalera Mexicana izenez urte batzuk geroago ezaguna zena sortu zuen.

Bankaria, negozioen arlokoa batez ere, kontseilaria, lehen ordezkoa, eta geroago Mexikoko Nazio Bankuaren jabea izan zen.

Madrilgo bere helbidean Zaldo sendiak ere parte hartuz Banco Hispano Americanoren sorkuntza 1900. urtean izan zen. Bere gainerako bizitza guztia BHA espainiar banketxeen lidergora eraman eta sustatzeari ekin zion.