Merkatariak

Alzaybar Arteta, Francisco

Negozio-gizon bizkaitarra, Lemoan jaioa,

Bere herrian bataiatutakoa 1695eko ekainaren 12an. Ezkongabe hil zen 1775eko urtarrilaren 19an.

Francisco de Alzaybar Padura y Goykoa eta Maria de Artetaren semea, bere aitagandiko aitonek Juan de Alzaybar eta Maria de Artabe izan ziren, biak lemoatarrak.

Merkatari ospetsua eta erregistro-ontziteriaren jabe, San Felipe eta Santiago de Montevideo (Uruguay) sortu berrien biztanletzean parte hartu zuen 1724an immigrante kanariarrek beratara eramanez.

Hedadura itzeleko larreen jabe, Rio de la Platan bere garaian pertsonarik aberatsena bezala aintzat hartzen zuten. Ciudad Vieja auzoko montevideoar kale batek bere izena darama.