Literatoak

Bidegain, Eneko

Baiona, 1975, idazle, kazetari ohi eta unibertsitateko irakaslea da.

Doktorea da euskal ikasketetan (Bordeaux 3) eta gaur egungo historian (EHU), "Lehen Mundu Gerra Eskualduna astekarian" tesiarekin (2012). Mondragon Unibertsitateko irakaslea da ikus-entzunezko komunikazioko graduan.

1999tik aurrera, Euskaldunon Egunkaria eta Berria egunkarietako kazetari lanetan aritu zen Baionako ordezkaritzan. Ordezkaritza horretako arduradun izan zen 2001etik 2009ra. 2010ean hasi zen Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatean irakasten. UPPAko unibertsitateko (Université de Pau et des Pays de L'Adour). Baionako fakultatean ere ibili da klaseak ematen 2009tik 2011ra.

2001ean argitaratu zuen bere lehen liburua, Euskal Esaerak (Elkar). 2002an bere lehen eleberria argitaratu zuen, Anbroxio (Elkar). Bigarren eleberria, Mahatsaren Begia (Elkar), 2005ean plazaratu zuen. Horrez gain, saiakera lanak ere egin ditu, besteak beste Iparretarrak, erakunde politiko armatu baten historia (Gatuzain, 2007), frantsesera (Gatuzain, 2010) eta gaztelerara (Txalaparta, 2011) itzulitakoak. Gerla Handia, muga sakona idatzi zuen 2009an (Utriusque Vasconiae).

Bestalde, epaile lanetan ibiltzen da, besteak beste, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian.

Eneko Bidegain [web pertsonala].