Mendiak

Ausa

Zaldibia gainean dagoen kono-itxurako mendia da, Aralarko mendilerroaren iparraldeko mendi-adarretako bat. Gaur egun, ezagunagoa da Gaztelu edo Ausa-gaztelu izenarekin. Mendi-tontorrean Nafarroako mugan dagoen gaztelu zahar baten (XIII. mendea) arrastoak ikus ditzakegu. Arrastoen aldamenean haitzulo bat dago. Jentilen bizitokia izan omen zen, eta indartsuaren kondairak dio zazpi idi-larru garraiatzen zituela, gariz beteta, Arrolako jentilak bezala.