Sendagileak

Ayerza, Toribio

Argentinara emigratu zuen medikua. Asteasun (Gipuzkoa) jaio zen eta 1840-1850 hamarkada hastear zela Argentinara emigratu zuen, 1839an Euskal Herrian lehen karlistaldiari amaiera emango zion akordioa onartzearen aurkakoa zelako. Argentinan zela Parisen erdietsitako Medikuntzako titulua berretsi zuen. Argentinan mediku garrantzitsuenetakoa izan zen. Buenos Aires astindu zuen sukar horiaren izurritean egindako lanagatik nabarmendu zen. Español ospitalean kontsultzat zuten. Laurak Bat elkarteko presidente izan zen eta Plaza Euskara inauguratu zenean bera eta bere emazte Adelaida Zabala de Ayerza aitabitxi-amabitxi izan ziren. Laurak Bat elkarteko Babeserako Kutxa antolatu zuen. Erakunde hark Buenos Aireseko ospitaleak eta egoitzak laguntzen zituen. Horrez gain, Buenos Airesen antolatutako lehen euskal-festak sustatu zituen (1879).

  • EZKERRO, Mikel. "Promotores de la cultura vasca en Argentina" in Fundación Juan de Garay: Los vascos en la Argentina. Familias y Protagonismo, Buenos Aires, Lara argitaletxea, 2000 (2. edizioa).