Auzoak

Angiozar

Parrokia, Bergarako artzapezgoa, Donostiako elizbarrutia. Parrokia-elizak San Miguel Arkanjeluaren izena hartzen du. XIX. mendean apaiz bat eta Granada de Egako dukearen aurkezpenetako 3 benefiziodun zeuden haren zerbitzuan. Aipatutako dukea zen bertako patroi eta hari zegokion eliza-pieza horien aurkezpena egitea. Hark jasotzen zituen haraneko hamarrenen bosten bat. Hark erabaki zuen 1814an Elgetako herritik askatzea, eta berezko udal-gobernu independentea ezartzea; dena den, herriak aurka egin zion eta ez zuen bere nahimena gauzatu. Auzo horren barrutian lekutzen da Elejamendiko Andre Mariaren santutegia, eskualdeko herrietatik bisita asko jasotzeagatik ezaguna dena. Halaber, basilikatik hurbil zegoen haritz oso handi batek ere ospea ematen zion. Haren hutsunean 12 pertsona jar zitezkeen lasai asko, erdian zegoen harrizko mahai batean eserita (P. G.).

IEZ