Arkitektoak

Apraiz Arias, Julian

Arkitektoa. Gasteizen jaio zen 1876an.

1962an zendu zen. Julián Apraiz y Sáenz de Elburgoren semea. Madrilgo Escuela Superior de Arquitectura-n ikasi zuen.

1906an, Javier de Luquerekin batera, Gasteizko Katedral Berrirako proiektu lehiaketa irabazi zuen eta haren lanak 1914 arte zuzendu zituen. Urte hartan, Katedral Berriko lanak errekurtsoak etenduta bertan behera geratu ziren. 1946 eta 1968 tartean, bere semeak, Miguel Apraiz Barreirok bigarren fasea zuzendu zuen eta lanak amaitu ziren.

Bere lanarik inportanteen artean Bilbon dagoen Banco de Españaren eraikina, Burgoseko katedralaren dorreen eta zinborrioaren konsolidazioa eta berriztapena, Estibalizeko santutegi erromanikoaren berriztapena eta Gasteizko San Migel eta San Vicente elizen berriketak aurkitzen ditugu. Luquerekin batera ere, etxe-jauregia eta ikastetxe bat Pitillasen (Nafarroa) eraiki zuen. Bereak dira ere Burgoseko Artzapezpiku Jauregia eta Laguardiako (Araba) San Raimundo ospitala.

Araban, Instrukzio Publikoko eta Arte Ederretako Ministerioko arkitektoa, arkitekto probintziala eta arkitekto diozesano karguak izan zituen, eta baita Burgoseko Katedrala eta Santo Domingo de Siloseko monastegiaren arkitekto kontserbadorea ere.