Sendagileak

Augez, Alban Alcide

1878ko ekainaren 28an Miarritzen (Lapurdi) jaiotako medikua. Tolosako (Frantzia) Medikuntza eta Farmazia Fakultatean eskuratu zuen graduatua 1904ko ekainaren 30ean, Considérations sur les souffles extra-cardiaques izenburupeko tesiari esker. Jaioterrian aritu zen mediku lanetan, urte bereko abuztutik aurrera.

Ikus. "Basses-Pyrénées. Dictionnaire Biographique et Album", Dictionnaires Biographiques Départamentaux, Néauber et Cie Éd, Paris (datarik gabe > 1906).