Enpresariak

Aldecoa y Uriarte, Francisco

Algortan jaiotako armadore bizkaitarra eta "Patxikin, el de Landa" ezizenez deitua.

Merkantzia-ontziko kapitaina izan zen eta XIX. mende azkeneko eta XX. mende hasierako itsasontzi industria bizkaitarraren bultzatzaile garrantzitsuetariko bat izan zen. Tomas Urkixo algortarrarekin batera 1898an sortutako Compañía Anónima de Navegacióneko gerentea izan zen, eta Naviera Aldekoa sortu zuen. Bere lehen erosketak itsasontzi txikiak izan ziren, baina mende hasierako porrotak aprobetxatuz, prezio onean itsasontzi ia berriez jabetu zen, horretara 1907an Bartzelona eta Mexikoren arteko lehendabiziko linea erregularra izan zen Compañia Marítima del Nervión, Enpresa garrantzitsua eratzea ahalbidetu ziolarik. 1943ko urtarrilaren 14an hil zen, 88 urte zituela.

Erreferentzia. Rafael Ossa Echaburu, Riqueza y poder de la Ría, Bilbao, 1969.