Pintoreak

Apellaniz Lopez, Jesus

Jesus Apellaniz paisaiagile generoari fidela izan zitzaion bizitza osoan zehar, eta horri esker, beste guztiaren gainetik paisaiagile pintore gisa hartu izan da. Espezializazio horrek, alde batetik, identifikatze eta goratzeaz gain, aurreikusi bezala denborarekin baliogabetzeko edo, bestela, bigarren maila edo generoetara eramateko ere balio izan zion. Esaterako, erretratua eta figura osatzeari urte ugari eskaini zizkion, eta bodegoia eta natura hilekin ere goi mailako kalitatea lortu zuen. Lore gaiek ere maila bera eskuratu zuten.

Madrilen emandako formazio urteek ohiko eragin historikoa utzi zuten Gasteizko artistan; izan ere, lehenengo garaietan kolore nahiko zurbilak erabili zituen, okreak, sienak eta lur-koloreak. Zertzelada oso zabala zuen, urduria eta keinu ugarikoa; xehetasun horiek Espainiako eredu klasikoa gogorarazten dute, Frantziako pintura inpresionistaren gainetik.

Jesus Apellanizen inpresionismo joerako militantzia ondoren iritsi zen (inpresionismo euskalduna edo espainiarra deitzen duguna). Hala ere, Apellanizen obra kritikatu duten adituek eta Apellanizek berak ere, natura erreparatzea benetako estimulu-iturria izan zela aitortu dute, espero zen bezala. Horri zor zaio, hain justu ere, ondoren mugimendu inpresionistak eta horrek eragin zuen guztiak piztu zion interesa.

Jorratu beharreko gaia proposatzeaz gain, naturak balizko interpretazio eta aldaera guztiak ere finkatu zituen, iradokizun kromatikoen errepertorio amaigabearekin. Apellanizek, hala, paisaian, kanpoko errealitatean aurkitu zuen gai maitatuena, eta ez zuen hortik atera behar izan. Urteekin, ogibidea hobetzen zuen heinean, lengoaia garbitu zuen.

Anekdota hutsa ezabatu edo sintetizatzeari ekin zion, pixkanaka, eta oinarrizko ataletan sakondu zuen lengoaia esanguratsu ekonomikoarekin. Eskema jakin bat zentzuz aztertzen zuen, aurretiaz finkatutako jokabide ereduak baliatuz; hortaz, arte ideiekin ere fidela izan zen. Artea bere modura ulertzen zuenez, estilo jakin bat osatu zuen, ibilbide osoa definitua zuena. Halaber, genero bera behin eta berriro errepikatzeak ez zuen nekatzen, eta baliabide teknikoak agortzen; aitzitik, naturaren interpretazioan aurrera egitea ahalbidetzen zuen, aurrekontu estetikoak berrikusiz, zabalduz edo mugatuz.

Urteetan gai eta estilo horri eutsi zion, eta horri zor zaio moda eta arte joera modernoak alde batera utzita jardun izana: margolan batetik hurrengora pintura estiloa birdefinitzeari emana bizi zen. Oso kontzeptu plastiko eta estetiko zehatzak zituen; kanon inpresionistetan ere lengoaia propioa hobetzen saiatu zen, errealitatea ikusteko zuen modu horretan, eta errealitate horren hautematea azkar aldatzen zela uste zuen. Mihisean islatu nahi zuen irudia izaki bizia zela eta inoiz errepikatuko ez diren harreman dinamikoen multzoz osatutako deskribapen transkripzioa sortzen zuela uste zuen.

Horregatik, pintore honen margolanak une batzuen deskribapenak dira, sentipen iheskorrak, aldi batekoak, "inpresio" bat jasotzera bideratutakoak. Hortaz, Apellanizen paisaiek, arabarrak, gipuzkoarrak, bizkaitarrak zein beste edozein izanda, bi ezaugarri nagusi zituzten: alde batetik, ikusleak erraz identifikatzeko moduko geografia zehatza islatzen zuten; beste aldetik, argiaren eta kolorearen aldaeren arabera, erraz itzultzeko lurralde plastikoa bilatzen zuten.