Enpresariak

Abásolo Zuazo, Félix

Bizkaitar armadorea. Hainbat urtetan 1899an sortu eta 1916an Maritima la Actividad enpresarekin bat egin zuen Compañía Naviera Vascongada enpresako zuzendaria izan zen. Beste bizkaitar kapitalista batzuekin batera, Compañía Ibérica de Telecomunicaciones eratu zuen 1916an. Alfonso XIIIak 1919an Abasoloko I Kondea titulazioa eman zio. Palentziako probintziatik senataria izan zen (1921-1922).