Kontzeptua

Auzolan

Baserritarren artean aldizka lauzpabost etxetako langileak elkarren soroetara joaten ziren lanak batera egiteko. Antzina hirietan ere ezagunak ziren lan horiek. Urtean birritan herriko guztiek bideak konpondu behar izaten dituzte, eta gorpua hilerrira daramatenean, bidea elurrez zuriturik badago, auzolanean kentzen da elur hori.