Arkitektura

Bilboko FEVE Geltokia

Bilboko Feve Geltokia gehiago ezagutzen da "Konkordiaren Geltokia" izenez eta, jatorrian, fatxadak dioen bezela, Santander eta Bilbo arteko trenbidearen geltokia zen. Linearen geltoki-buru bezala eraiki zen 1898an, Bilboko itsadarran XIX. mende bukaeran eta XX. mende hasieran eman zen industri garapenaren harira. Euskal Herriko trenbide sarea garatzen ikusi zuen garaia, alegia.

Bailen kaleko 2. zenbakian dago kokatua, Jesusen Zerbitzarien kaiari eta itsasadarrari begira. Areatzako zubia 50 metrotara du eta Arriaga Antzokia pare-parean, kontrako ertzean. Geltokia luzeran garatzen da ibaiarekiko zentzu paraleloan eta Abandoko tren geltokiari bizkarra emanez.

Horrela ezarrita, eskuin muturrean Bilboko Elkarteko eraikina du bizilagun, kontrako muturrari trenbidearen instalazio ezberdinak jarraitzen diotelarik. Atzekaldea bizitegi-eraikinez inguratuta dago eta fatxadaren zati motz bat bakarrik geratu da agerian, Jose Maria Olivarri kalean. Alderdi horretan bi geltokien arteko lotura gauzatzen da oinezkoentzat.