Kontzeptua

Aurrekargako armak

Azken hamarkadetan eskuko armak edo arma eramangarriak asko aldatu dira, baita hauek fabrikatzeko sistema ere, batez ere, joan den mendeko azken herenean, fabrikazio-sistemak artisaua izateari utzi zionean. Hala ere, oraindik jatorrizko arma horien kopiak egiten dira, besteak beste arkabuzak, mosketeak, zizpa motzak, karabinak (duelu-pistolak). Horiek denak aurrekargako arma gisa dira ezagunak, eta horiek fabrikatzeko iraganeko lan sistema erabiltzen dira batez ere.

Armak aurrekargakotzat jotzeko, bolbora eta jaurtigaia jaurtigailuaren irteerako ahotik sartu behar dira kanoian,XV. mendetik aurrera erabili ziren eskuko armetan bezala. Arma horiek erabiltzen jarraitu ziren, betiere aldaketa batzuk eginez. Duela ehun eta berrogeita hamar urte, atzekargako armek ordezkatu zituzten aipatu berri ditugun aurrekargakoak. Arma horietan kartutxoa atzeko aldetik sartzen da kanoian, eta gaur egun, hori da arma moderno guztietan erabiltzen den sistema.

Aurrekargako armak ehizarako erabiltzen dira batez ere. Izan ere, leku batzuetan, horrelako armak bakarrik erabili daitezke tiro lehiaketetan, esaterako, Europako hainbat herrialdetan ospatzen diren lehiaketetan. Bestalde, bildumagileek ere erosten dituzte, edo apaingarri gisa ere erabiltzen dira, baita alardeetan eta mairu eta kristauen festetan edo antzeko folklore ekitaldietan. Lantegian, pieza bakoitzak 300 eta 540 euro arteko salneurria izaten du (50.000 eta 90.000 pezeta artean), eta 3 eta 14 kg arteko pisua.