Abesbatzak

Landarbaso Abesbatza

Landarbaso Abesbatza 1991. urte bukaeran sortu zen Errenterian, musika egiteko gogo handia zuen gazte talde baten eskutik. Gaur egun 42 abeslarik osatzen dute abesbatza, batez besteko 27 urterekin. Abesbatza, hasieratik, Iñaki Tolaretxipiren zuzendaritza musikalaren menpe egon da, gipuzkoar zuzendari onenetarikoa.

Landarbasok oso programa zabala lantzen du, garai eta estilo desberdinetako bai obra profano eta baita eliz obrak ere abestuz. Landarbaso Abesbatzak sorkuntza lana eta euskal folklorearen harmonizazio lana egiten du, bai abesbatza eta baita gaur egungo musika munduari ere lan ildo berriak eskainiz.

Azken urte hauetan ziklo, lehiaketa eta kontzertu askotan parte hartu du abesbatzak Penintsula barnean eta 2001. urtetik aurrera abesbatza nazioarte mailako lehiaketetatik gonbiteak jasotzen hasi da, sari garrantzitsuak eskuratuz:

  1. 1. Postua (bigarren saria) Debrecen-go XXII. Nazioarteko Abesbatzen Lehiaketan, Hungaria (2006). (Kantu koralaren Europar Sari Nagusirako baliagarria).
  2. Maasmechelen-go Abesbatzen Nazioarteko Lehiaketan 5. postua. Flandeak (2005).
  3. Polifonian-Programa Monografikoan 4. postua Goriziako 44. "C.A. Seghizzi" Abesbatzen Nazioarteko Lehiaketan. Italia (2005). Abesbatza hirugarren saritik 0'6 zentesimetara geratu zen.
  4. Polifonian Hirugarren Saria eta Entzulegoaren Saria Spittal an der Drau Nazioarteko Abesbatzen 41. Lehiaketan. Austria (2004).
  5. "DV Multimedia 2003" Saria abesbatzaren kalitatea, culturan egindako lanagatik eta azken urteetan abesbatzen musikaren zabalpenagatik.
  6. 5. postua Arezzoko (Italia) LI. Nazioarteko Abesbatzen Lehiaketan. Era berean, lehiaketa honetan XX. Mendeko Musikaren Modalitate bornean, hiru lehenengo abesbatzen artean geratzea Portu zuen (2003). Europako Grand Prix-aren barnean dagoen lehiaketa.
  7. 6. postua Tolosako XXXI. Abesbatzen Lehiaketan (2001). Europako Grand Prix-aren barnean dagoen lehiaketa.
  8. Finalera iritsi zen Ciezako "Airtel" Abesbatzen II. Sari Nagusian (2000)
  9. Lehenengo Saria Cieza Hiriko IV. Abesbatzen Lehiaketan (1999)
  10. Lehenengo Saria Avileseko XII. Abesbatzen Lehiaketan (1995)
  11. 2. Saria Portugaleteko Abesbatzen III. Lehiaketan 1993)
  12. 2. Saria Ejea de los Caballeroseko XXIV. Abesbatzen Lehiaketan (1993)