Abesbatzak

Salatxo abesbatza

Salatxo abesbatza 1993 urteko Santa Zezilia egunean, Orion, sortu zen. Beraz, 2013 urtean 20.urteurrena ospatzen du. Orduz geroztik adin ezberdinetako jendea pasa izan da bertatik eta oraindik hasiera hartako koralista askok dihardute bertan.

Hiru zuzendarik gidatu izan dute taldea: Marina Lertxundi, Idoia Azurmendi eta Igor Arroyo. Azken hau da gaur egungo zuzendaria.

Euskal Herriko hamaika herritan izan ezik, Espainiar estatuan eta atzerriko zenbait herrialdetan ere abestu izan du Salatxo Abesbatzak, hala nola, Portugal-en, Frantzian, Italian (Orio Canavesse) eta Noruegan.

Urtero Orioko herrian bi jaiegun nagusietan (ekainak 29, San Pedro eguna, eta abenduak 6, San Nikolas eguna) meza nagusian eta kalean ere abesten du. Eta baita bost urtetik behin herrian ospatzen den Balearen egunean ere.

Aipatzekoa da 2010 urtean Euskal Telebistako "Oh, Happy Day" musika-taldeen leihaketan parte hartu izana.

Errepertorioan, musika-mota guztiak abesten dira: polifonia, folklorea, soinu-bandak, etab.