Abesbatzak

Zamudioko Kamara Korala

Zamudioko Kamara Korala 1987. urtean sortu zen bere zuzendaria den Iratxe Gezuragari esker. Ordutik hona, Bizkaiko hainbat herritik euren abestiak eskeintzen ibili dira eta beste hainbeste koral ekitalditan parte hartu dute, esate baterako, Txoriherriko Gabon Kontzertuetan, Begoñako Abesbatzen Astean eta Bizkaiko Abesbatzen Elkarteak antolatzen dituen kontzertuetan.

Pueri Cantoresek antolatutako nazional eta nazioarteko ekitaldi batzuetan parte hartu dute: Bartzelonan, Salzburgon, Lyon, Friburgo eta Colonia hiriburuetan abestuz.

Koral honetan 12 gazteek (guztiak neskak) hartzen dute parte eta euren zuzendaria Iratxe Gezuraga Bilbao da.