Kulturalak

Pasaiako Udalaren Musika-Fundazio Publikoa

Pasaia Musikal, Pasaiako Udal Musika Fundazio Publikoa, 1990ean sortu zen, Pasai Donibaneko Itsasmendi, Pasai Antxoko Coral Pasaitarra eta Trintxerpeko Illumbe Musika Elkarteak bat egin zutenean; elkarte horiek urte askotan izan dute beren gain musika-kulturaren pisua euren barrutietan.

1992az geroztik, LOGSEren etorrerarekin, kontserbatorio izatetik musika-eskola izatera pasa zen; eta bere buruari helburu hau jarri zioten: edozein adinetako zaletuei musikan eta dantzan prestakuntza praktikoa eskaintzea; musikaren praktika kulturaren osagarri moduan zabalduz; alde batera utzi gabe musikarekiko bokazio eta gaitasun berezia dutenen prestakuntza profesionala.