Sendagileak

Ascunce y Villanueva, José

Atarrabian (Nafarroa) jaiotako mediku zirujaua. Iruñean hil zen 1898ko abuztuaren 31n.

Txertaketako Iruñeko institutuko zuzendari izan zen, eta berak sustatu eta zabaldu zuen Nafarroako probintzian animaliak txertatzearen ideia. 1881ean udaletxeko zinegotzi kargua erdietsi zuen. 1880an gimnasio bat ireki zuen. 1876an, txertaketari buruzko liburu bat idatzi zuen.

Erreferentzia: Perez Goyena: Ensayo de Bibliografía Navarra, 8. liburukia, 210. or.