Arkitektura

Katedral Berria. Gasteiz

Gasteizko Andre Maria Sortzez Garbiaren katedrala, Katedral Berria deitua, hiriaren erdigunean dago kokatua (42.845753, -2.677183) eta XX. mendean egindako eraikin neogotikoa da. José Cadena y Eleta apezpikuari dagokio eraikina egitearen ideia nagusia, bere iritziz Santa Maria Katedral zaharra ez zelako egokia eta sortu berria zen Gasteizko elizbarrutiarentzat eraikin duin bat egiteko nahia zuelako. 1906an lehiaketa bat antolatu zuen estilo neogotikoa lehenetsiz, mende hasierako ideia erromantikoetan errotuta baitzegoen estilo gotikoa zela kristautasunaren arkitektur estilo guztietatik espiritual eta ederrena. Estatu osoko arkitektoek aurkeztu zituzten proiektuak eta Javier Luque eta Julián Apraiz gasteiztarrek irabazi zuten.



Ver mapa más grande

1907ko abuztuaren 4ean jarri zen lehen harria.