Ikastolak

Goizeko Izarra Ikastola. Mutriku

Mutrikuko Goizeko Izarra Ikastola, herriko euskaltzaleen ekimenez sortu zen 1968ko urriaren 21ean, Elizaren babesean. Hasierako kokapena elizako lokaletan zegoen, herriko elizaren atzean.

1993an bere titularra Sociedad Cultural Recreativa Goizeko Izarra-Goizeko Izarra Elkarte Kultural eta Errekreatiboa zen eta bere helbidea T. Txurruka z/g. Ikastetxearen harmena edo kapazitatea 13 gela arruntekoa zen, 520 ikasleentzat eta gela berezi bat 10 ikasleentzat.

1993ko otsailaren 19an Euskal Eskola Publikoari buruzko Legearen Proiektua onartu zuen Eusko Legebiltzarrak. Lege honek eztabaida ekarri zuen Ikastolara. 1993ko maiatzean, Ikastolako Batzarrak erabakita publifikatu egin zen, Administrazioa, Eusko Jaurlaritza, izango zen aurrerantzean Ikastolaren titular berria. Gaur egun Mutrikuko Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe Publikoaren izena Goizeko Izarra Ikastola da.

  • AGIRRE, Paulo (2012): Ikastolak Gipuzkoan, datutegia. Argitaratu gabeko materiala.
  • EHHA, 1993ko urtarrilak 11, astelehena