Ikastolak

Junkaleko Ama Birjinaren Ikastola. Hondarribia

Hondarribiko Ikastolak Irungo Ikastolarekin elkarlanean eman zituen hasierako urratsak. 1965ean Junkaleko Ama Birjinaren Parrokiako Katekesia izenarekin sortu zen eta bere lehen egoitza Hondarribiko San José- Hijas de la Cruz Ikastetxea izan zen.

1972an legeztapena lortu ondoren Irun eta Hondarribiko Ikastolak, elkartu egin ziren. 1973-74an izen berria hartu zuen, Irun-Hondarribia Ikastola. 1974-75ean Irungo Ikastolara joaten hasten dira, Betharrandarren Ikastetxera.

1993ko otsailaren 19an Euskal Eskola Publikoari buruzko Legearen Proiektua onartu zuen Eusko Legebiltzarrak. Lege honek eztabaida ekarri zuen Ikastolara, herrira. Ikastolak aukera egin behar zuen: pribatu gisa jarraitu ala publikoan sartu. Bidegurutze horretan Ikastolak sare publikoan sartzea erabaki zuen eta bere titularitatea Administrazioaren esku utzi zuen.

  • AGIRRE, Paulo (2012) Ikastolak Gipuzkoan, datutegia. Argitaratu gabeko materiala.