Arkitektura

Ysios upeltegia

Biasteri.

Iverus familiaren Ysios upeltegiaren arkitektura ikusgarria, Cantabriar mendilerroaren begiradapean kokatzen da, Arabako Errioxa eskualdean, Biasteri herrian. Santiago Calatravak buruturiko hormigoizko eraikina zurezko itxituraz paisaian txertatzen da; upeltegiaren forma eta lerro sinusoidalek mahastiekin eta atzeko mendilekin txertatzen dutelarik.

Santiago Calatrava (Benimamet, 1951) arkitekto, ingeniari eta eskultore valentziarra da. Bederatzi urtetatik Arte Ederrak ikasi zituen eta bere familiak Parisera ikastera bidali ondoren, Valentziara itzuli zen. Arkitektura ikasketak amaitu eta hirigintzako gradu-ondokoa egin zuen. Zurich-era joan zen ingeniaritza zibila ikastera (1975), non doktoretza batekin graduatu zen (1979).

Hainbat proiektu garrantzitsu burutu ditu, besteak beste: Zuricheko Stadelhofeneko tren-geltokia (1983), Bartzelonako Bac de Roda zubia (1984), Meridako Lusitania zubia (1991), Sevillako alamilloa (1992) eta Balentziako 9 d?Octubre zubia (1995), Lyon hiriko aireportuko tren-geltokia (1989), Valentziako Arte eta Zientzietako Hiria (1991) eta Tenerifeko auditorioa (2003).

Hainbat sari ere jaso ditu: Asturiasko Printze saria (1999), Arkitektura Sari Nazionala (2005ean) eta 20 aldiz izendatu dute "doctor Honoris causa".