Arkitektura

Baigorri upeltegia. Samaniego

Proiektua, Jesús Baigorri (upelgilea) eta Iñaki Aspiazu arkitektoak urteetan egindako lan sakonaren fruitua da. Ardoaren produkzioaren pauso bakoitza aztertu eta ezbaian jarri ondoren, grabitatearen printzipioan oinarrituz, erantzun arkitektoniko aproposa ematen zaio. Ponpaketa, tobera eta makinariaren erabilera saihesten da, mahatsa kaltetzea eragozteko. Modu honetan, ardoaren prozesua modu bertikalean optimizatzen da inolako bultzada mekanikorik gabe.

Iñaki Aspiazu Iza (Bergara, 1955) arkitekto gipuzkoarra da eta bere ikasketak Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan egin zituen (1980). Ordutik, IAI arkitektura estudioko zuzendari arkitektoa da. Hainbat proiektu burututako arkitektoa da eta horregatik, sari eta aipamen ugari izan ditu bere diseinu berritzailea eta didaktikoa dela eta, hala nola, Espainiako Arkitektura Elkargoak ematen duen Espainiako Arkitektura Sarira izendapena. Proiektua 2003 urtean burutu zen eta proiektuak 7.212.00¤ -ko aurrekontua izan zuen. Beste sari batzuk ere eskuratu ditu: Arabako COAVN-k emaniko Olaguibel Saria (1985 eta 1988), Blas Lopez Heziketa Berezi Zentroa eta Amurrioko Lucas Rey Polikiroldegiko proiektuengatik. Hainbat proiektuen irabazle ere izan da: Gasteizeko Justizia Jauregiaren ideia lehiaketa (1988) eta baita Gasteizeko ingurabidea berrantolatzeko lehiaketagatik ere (1990).