Ekonomikoak eta sozialak

ERKIDE

Euskadiko Lan Elkarteen, Irakaskuntza eta Kreditu Kooperatiben Federazioa - ERKIDE, 2006ko abenduaren 12an eratu zen Gasteizen. Hainbat Federazioren arteko bategite prozesuaren ondorioz jaio zen, dagoeneko martxan zeuden Lan Elkartuen, Irakaskuntza eta Kreditu kooperatibei laguntza eta aholkularitza zerbitzuak eskaintzeko eta kooperatiba berrien sorrera sustatzeko xedez.

2011n 42.900etik gora langile zituzten 613 kooperatiba ordezkatzen zituen; langile horietatik 28.767 ziren lan-bazkideak.

Besteen artean, Erkideren helburuen artean, Lan Elkartuko Kooperatiben sektoreko erakunde ordezkaritza izatea, eta sektore berbereko kooperatiba-mugimenduaren defentsa eta sustapena egitea daude. Bestalde, informazio eta aholkularitza teknikoa ematea, bai eta bazkide, zuzendari eta teknikoak prestatzea ere. Enpresarako elkar lankidetza eta kooperatiba berriak sustatzea zein elkartutako kooperatibei zerbitzuak eskaintzea ere Erkideren egitekoen artean aurkitzen dira.

Helburuak lortzeko, hainbat zerbitzu eskaintzen ditu:

  1. Lan Elkartu, Irakaskuntza eta Kreditu kooperatiben sektorearen ordezkaritza instituzionala (Eusko Jaurlaritza, Administrazio Zentrala, Foru Aldundiak, Udaletxea eta beste instituzio batzuk).
  2. Kudeaketa-tresnen diseinua (urteko kudeaketa planak, kostuen kontrol sistemak...).
  3. Informazioa eta Aholkularitza teknikoa (juridikoa, soziala, ekonomikoa, zergei edo finantzei buruzkoa).
  4. Bazkideen, zuzendarien eta teknikarien prestakuntza.
  5. Kontsultak jaso eta banan-banako aholkularitza.
  6. Legegintza arloko azterketak.
  7. Finantza-entitateekin lehentasunezko baldintzak eskuratzeko lankidetza hitzarmenak.
  8. Aseguru-zerbitzua.
  9. Abal finantzario eta teknikoak.
  10. Erosketa-zentrala.
  11. Enpresen arteko elkar lankidetzaren sustapena.
  12. Kooperatiba berrien sustapena.
  13. "Koop" aldizkariaren argitalpena hiru hiletik behin.
  14. Diru-laguntza eta laguntza-programen inguruko informazioa.
  15. Hizkuntza-arloko laguntza-zerbitzua.
  16. Bazkidetutako kooperatibei zerbitzuak eskaintzea.
  17. Bestelako kooperatibekin ere harremanetan dago Erkide, beti ere Lan Elkartu (nekazaritza, kontsumo-ondasun iraunkorrak, ehungintza, ibilgailu industria, ekipamendu ondasunak...), Irakaskuntza edota Kreditu kooperatiba arlokoak (Caja Laboral Popular Kooperativa eta Ipar Kutxa) izanik.

    • Web orria ERKIDE [Kontsulta data: 2012ko urtarrilak 11].
    • Web orria konfecoop [Kontsulta data: 2012ko urtarrilak 11].