Jaialdiak-Ekimenak

Hondarribiko alardea

Alarde

1859an dokumentatua dago aldaketa formal eta kontzeptual handia, Alardeek XIX. mendeko armada baten eite folklorikoa hartu baitzuten: janzkera uniformatua, hatxeroak (gastadore edo zapurrak), armadunak hainbat konpainiatan kantinera banarekin eta txilibitu eta danborrekin, danbor nagusia, burgumaisua, zaldieria, artilleria, musika-banda... Napoleonen "Grande Armée" delakoaren eragina nabaria da garai hartako folklorean. Adibidez, Bidasoaz bestaldeko Besta Berrietan, prozesio erlijiosoak izan arren.

Kontuan hartuta Irunen hamar urte lehenago dokumentatua dagoela, badirudi Hondarribian aldaketa formal-kontzeptuala auzo herria eredu hartuta egin zela. Dena den, aurreko mendeetako halabardarien presentziak XX. mendera arte iraun zuen, adibidez XIX.ean txertatutako kantineren lagun: Alardeek gertakari historiko baten isla ez baina mendetan metatutako osagai folklorikoen emaitza diren adierazle.

Alarde
Era berean, Hondarribian ere ez da derrigorrezko alardeen aipamenik aurkitzen jaiaren jatorritzat 1970eko hamarkada arte.

Hurrengo urteetan joera finkatu eta hedatu egin zen, konpainia berriekin eta lagun gehiagorekin XX. mendean aurrera egin ahala, gerren etenaldien ondoren. Irunen bezala, auzo guztiek badute beren konpainia; baina erreferente geografikorik gabeko konpainiak, denboraren poderioz Irunen gehienak bertan behera geratuak, Hondarribian areagotu dira, batik bat jatorrian arrantzaleen taldeak zituztenak. Bestetik, udatiarren konpainia bat ere osatu zen 1940ko hamarkadan. Irungo zenbait konpainiak, berriz, hamarkada hartan utzi zioten joateari, eta berdin hondarribiar zenbaitenek Irunera.