Kontzeptua

Trastamara Dinastia

Juan II.ak Nafarroako tronua eskuratu eta Trastamara dinastia sartu ostean, Nafarroako Erreinuaren historiako garai txarrenetako bat iritsi zen, izan ere, Blanca erregina hil zenean ia berrogeita hamar urte iraun zuen gatazka politiko latza sortu zen erreinuaren barnean. Horren ondorioz, Nafarroa krisi ekonomiko, sozial, politiko eta instituzional gogor batek astindu zuen, XV. mendearen amaiera aldera gainditu zena, Catalina I.a eta Juan II.aren erregealdian.