Kontzeptua

Sinkretismoa euskal mitologian

Akulturazio prozesu baten ondorioz bi erlijio edo mitologia nahastearen emaitza. Emaitza hau ez da batere sinplea, ez eta norako bakarrekoa ere. Aitzitik, bere baitan osagarri arrunt kontraesankorrak eduki ditzake, nahasketa hainbat modu diferentetan gerta daitekeelako. Bi mitologia edo erlijioen arteko elkarrekintzak lau mota nagusiotan sailka ditzakegu:

  1. Elkarren ondoan jarraitu elkarri bizkarra emanez
  2. Kultura berriko arropaz jazten dira kultura zaharreko izaki eta erritoak
  3. Kultura berriak gaitzespenez janzten ditu kultura zaharreko izaki eta erritoak
  4. Aurreko hiru bideen edozein konbinaketa