Museoak

Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoa. Gasteiz

Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoa Gasteizko Andre Maria Sortzez Garbiaren Katedral Berrian dago kokatua (42.845164,-2.677083). Museoa 1999an sortu zen eta bere eginkizuna Arabako ondare erlijiosoa babestea, zaintzea, aztertzea eta zabaltzea da. Bertako artelanak Arabako Foru Aldunditik, Gasteizko Gotzaindegitik eta elizbarrutiko elizetatik jasoak dira dohaintza, gordailu eta erosketen bidez.