Unibertsitateak

Deustuko Unibertsitatea

1886. urtean ireki zituen ateak Deustuko Unibertsitateak. Sorreran bi asmo elkartu ziren: Euskal Herriak bere unibertsitatea eduki nahia, eta Jesusen Lagundiak estatuko lekuren batean goi mailako ikasketak ezartzeko asmoa. Garai hartan industria hazkunde handia zuen portu eta hiri komertziala izanik, Bilbo aukeratu zen.

Bilbo, tradizioz Europara begira egon den hiria da, Euskal Herriko eta Espainiako merkataritza eta finantza gune garrantzitsua izan delarik. Gainera, 1997.etik, hiriak aldaketa handiak jasan ditu, eraikin enblematiko bihurtu den Guggeheim Bilbao Museoa eraiki zenetik. Deustuko Unibertsitatearen eraikin nagusia itsasadarraren beste aldean, Museo aurrean kokaturik aurkitzen da.

1916an "Deustuko Unibertsitate Komertzialak" lehenengo ikasle taldea hartu zuen, gerora Ekonomia Zientzietako lehen graduatuak izango zirenak, Espainian titulua ofizialki onartua izan baino 25 urte lehenago.

1963an, Gipuzkoako Ikasketa Unibertsitario eta Teknikoen Institutua sortu zen, geroago, Institutu hau Deustuko Unibertsitatearen barruan sartu zelarik.

Unibertsitateak bi campus ditu, bat Bilbon eta bestea Donostian.

Europaren eta Latinoamerikaren aldeko konpromiso argia erakusten du, unibertsitate askorekin sinatutako hitzarmenak adibide garbiak direlarik.

1300 ikaslek eta 50 irakaslek hartzen dute parte mugikortasun programetan, eta fakultateak, institutuak nahiz eskolak ere inplikatzen dira programa trinkoetan, Europako moduluetan eta maila askotako diseinu kurrikular bateratuetan, mugaz gaindiko aktibitateetan, hizkuntza integratuetan, hezkuntza zabal eta urrutikoan (ODL) eta Leonardo programetan ere ari direlarik.

Unibertsitateak Europako kreditu sistema onartu zuen 1994an eta hau sustatu eta kalitatea hobetu nahian dihardu lanean. Deustu izan zen bere fakultate guztietan Europako kreditu sistema hau hedatu zuen Europako lehen unibertsitatea.

Deustuko Egitasmo Unibertsitarioko ildoekin eta espirituarekin bat eginik, Euskararen Normalizazio Plana II jarri du abian. Plan honek, ikasleen prestakuntza eta trebatze prozesuetan gaitasun linguistikoa sustatuko du, zeregin profesionalak euskaraz zein gaztelaniaz egiteko gai izan daitezen, eta unibertsitateko bizitzako esparru guztietan euskararen erabilera indartu eta sendotu nahi du. Plan hau indarrean dagoen Plan Estrategikoari lotuta dago eta, bere osotasunean begiraturik, Zerbitzuak, Ikaskuntza-Irakaskuntza eta Ikerketa arloei dagokie.

Euskarazko eskaintza akademikoa ez da maila berean ematen ikasketa guztietan. Deustuko Unibertsitatea erakunde konplexua da, bi campus, hainbat ikastegi eta sail dituelarik. Kasu gehienetan eskaeren arabera aldatuz doan egoera da hau.

Ikerketari dagokionez, Deustuko Unibertsitateko ikerketa ITRBren (Ikerketaren Emaitzak Transferitzeko Bulegoa) bidez eratzen da, Itria, bi zentrok osatzen dutelarik (Ikerketaren Kudeaketa eta Sustapenerako Agentziak-DEIKER eta Deustu Fundazioa).

Honela, DEIKERek, Deustuko Unibertsitatean sortzen diren ikerketak kudeatzen ditu. Alde batetik, lehiaketa bidez eginikoak (Eusko Jaurlaritza, MEC,...) eta beste aldetik Unibertsitatearentzat lehentasuna dutenak. Deustu Fundazioak aldiz, erakunde eta enpresekin hitzartutako ikerketak (kontratuak, hitzarmenak..) kudeatzen ditu.

ITRB Espainiako Unibertsitateen sareko kide da eta Deustuko Unibertsitateko Ikerketako Errektoreordetzaren ardurapean aurkitzen da.