Arkitektoak

Zunzunegui Echevarria, Santos

Arkitekto bizkaitarra. Ugarte jaio zen 1875ean. Portugaleten hil zen 1945ean.

Bartzelonan ikasi zuen eta bertan Portugaleteko Enrique Retuerto labe garaiteko zuzendaria izango zenarekin harremanetan hasi zen, baita Luis Arana Goirirekin. Bizkaira itzuli zenean Portugaleten jarri zen bizitzen. Bere lehendabiziko lana Antzoki Printzipala izan zen 1908an, "Teatrillo" esaten diotena alegia. Kai berrian etxebizitza partikularrak eraiki zituen, ingeles kutsukoak. Horietako batzuk oraindik bertan ditugu, Vicuñarena adibidez. Alde zaharrean ere lanak burutu zituen. 30ko hamarkadako eredu arrazionalistari so eginez gauzatu zituen bere lan esanguratsuenak, esaterako Merkatua eta Eusko Alderdi Jeltzalearen egoitza. Bere ibilbidean azpimarratu dezakegun beste alderdi bat babespeko etxebizitza eta auzoen eraikuntza da Etxebizitza Merkeen inguruko Legearen arabera. Esanguratsuak dira Abaro eta General Castaños kaleetako eraikinak eta batez ere 1925eko "Villa Nueva" delakoa Repelega auzoan. Babesle gisa burututako lan horiek eta kooperatibetan garatutako ekimenak areagotu egin ziren 1926an Probintziako Korporazioko Etxebizitzen inguruko Batzordeko presidentea izendatu zuten heinean. Era berean eremu politikoa ere jorratu zuen. Monarkikoa, Portugaleteko alkatea izan zen 1916tik 1917ra eta 1923tik 1925era. 1927an Primo de Riveraren Gobernuak izendatutako Foru Aldundian esku hartu zuen. Sestaoko udal arkitektoa izan zen eta Arkitektoen Elkargoko presidenteordea.