Pintoreak

Zueras Torrens, Francisco

Pintore, muralgile, marrazkilari, idazle eta irakaslea. Barbastron (Huesca) jaio zen 1918an eta Kordoban zendu zen 1992ko martxoaren 9an.

Arte Ederretan lizentziatua, oso gazte zela hasi zen lehen karikatura eta marrazkiak argitaratzen bere jaioterriko prentsan. Horrez gian, arte-kritikari modura ere aritu zen. Kartelgile modura ere nabarmendu zen.

Barbastroko Institutuan irakasle izan zen eta 1956. urtean irakasle titularraren plaza eskuratu zuen Kordobako Universidad Laboral izenekoan. Hiri hartan hogeita hamar baino gehiago eman zituen irakaskuntzan. Unibertsitate horretako erakusketa-aretoak bere izena darama kultura eta artea sustatuz egindako lanaren ohorez.

Kordoba, Zaragoza, Ecija eta Sevillako Arte Ederretako Errege Akademiako akademiko izan zen.

Ehun lan baino gehiago pintatu zituen, horien artean Universidad Laboral zaharreko muralak.

1961. urtean proiektu bat aurkeztu zuen Arantzazuko basilikako absidea apaintzeko lehiaketara. Azkenik, Lucio Muñozen proiektu batek irabazi zuen.