Arkitektoak

Zubiria, Joaquín

Arkitektoa. 1951ko martxoaren 7an jaio zen Donostian.

Arkitekturan lizentziatua Hirigintzako espezialitatearekin Nafarroako Unibertsitatean.

Bere ibilbide profesionalean zehar hainbat proiektu burutu ditu hala Administrazioarentzat nola ekimen pribatuetarako. Horrela, Arkitekturako eta interiorismoko esparruak jorratu ditu, hiri-planeamendua lantzeaz gain.

Lehiaketa ugaritan parte hartu du. Eraikitako proiektuen artean hauek nabarmendu daitezke: Beasaingo Errekarte-Alde bizitegi-auzoa, 1983. urtean eraikia Angel de la Hozekin batera; Donostiako La Perla eraikina zaharberritzeko lanak (1993); Bilboko Justizia Epaitegiko lanak (1998 ); Errenteriako Fanderia kirol zonaldea Carlos Callejo arkitektoarekin batera (1998); Donostiako Principe zineen eraberritzea; Donostiako Trueba eraikineko bulego eta zine-aretoak (1992); Babes Bereziko Etxebizitzak eta bulegoak Donostiako Urumea Ibilbidean Carlos Callejorekin batera (2000); Babes Bereziko Etxebizitzak Azkoitiko Altamiran (2001); Villa Ana Maryko etxebizitzak Pasaian (2004); Legorretako Prodema industria-nabea (2004); Donostiako Antiguo Berri zine-aretoak (2006); edo Donostiako Astoria eraikineko etxebizitza eta hotelak, amaitua (2009).

Bere lan enblematikoenetako bat Donostiako Victoria Eugenia Antzokiaren eraberritzea izan da. Proiektu hura Gerhard Loch eta Carlota Navarrorekin batera gauzatu zuen eta 2007ko martxoaren 1ean berrinauguratu zen.