Ikertzaileak

Eraso Beloki, Santiago

Kultur sustatzailea. Tolosa, 25-07-1953.

Filosofia eta Letretan lizentziaduna. 1976an hasi zuen bere lanbide-biografia, Tolosako (Gipuzkoa) Liburutegi Publikoko arduradun gisa. Lan horrekin batera, Artea eta Gaur Egungo Historia irakatsi zituen irakaskuntza ertaineko Laskorain ikastetxean. 1981ean, Tolosako Udalak Kultura, Hezkuntza eta Gazteria saileko zuzendari izendatu zuen, eta 1986 arte egon zen karguan, urte horretan Donostiako a href="/eu/artikulua/ar-24863/">Artelekuren (Arte eta Kultura Garaikideko Zentroa) zuzendari postua eskuratu baitzuen, lehiaketa bidez, eta hogei urte egin zituen Gipuzkoako Foru Aldundiaren mendeko erakunde horren gidaritzan.

Gero, hiru urteko eszedentzia hartu zuen, bere azken alaba (Alicia) zaintzeko. Horren ostean, bere guraso-eginbeharretan ari da, eta, horrekin batera, lan independente batzuk egiten ditu erakunde publiko batzuetan eta zenbait gizarte-ekimenetan. Hona haren egungo jarduera batzuk: Andaluziako Nazioarteko Unibertsitateko artea eta pentsamendua programako edukien taldeko kide da; kulturaren soziologiari eta filosofia politikoari buruzko zutabe bat, Tendencias, idazten du Donostiako Diario Vasco egunkarian, eta, gainera, Sevillako BNV Producciones-ekin elkarlanean ari da, gaur egungo kulturarekin lotutako zenbait proiekturen antolaketan; La Invención de las ciudades mintegia da horietako bat, eta Kordoban egingo da.

2009 eta 2011 bitartean, Donostia 2016 Europako Kultur Hiribururako hautagaitzaren Kultur Zuzendaria izan zen. Gaur egun Donostia 2016ko "Bake-Ituna" proiektuaren zuzendaria da.