Kontzeptua

Folklore, etnografia, etnologia eta antropologia

Euskal antropologiaren aurrekariak Humboldt, Larramendi, Iturriza, Iztueta, Goizueta, Michel, Webster, Aita Donostia, Soraluce, Larrea, Manterola, Campion eta Azkue bezalako autoreen artean bilatu behar ditugu.

Berebiziko garrantzia eduki zuen Nazioarteko Eusko Ikaskuntzen Aldizkaria RIEV (1908), Euskal-Esnalea (1908) eta Euskalerriaren Alde (1911) aldizkarien sorrerak.

Baina 1916 urtean da, Telesforo de Aranzadi, Enrique de Eguren Bengoa eta Jose Miguel de Barandiaran arteko laguntasun eta beraien arteko lanen hasierarekin, eta Eusko Ikaskuntzaren sorrerarekin, Oñatiko Kongresuaren ondoren (1918), geroago euskal antropologia modernoa izango denaren oinarriak sortzen den unea.

Ahalegin guzti hauek zapuztu ziren, ezean ez ahaztua, 1936an gerra zibila hastean.

Hauen ondoren, eta euskal antropologian funtsezkoak izan diren pertsonaiak aipatzearren (hildakoetan zehaztuko gara) Julio Caro Baroja daukagu, batez ere Etno-historiaren inguruan eginiko lanengatik, Manuel de Lecuona eta Luis Michelena hizkuntza arloan, Jose Maria Basabe Antropologia Fisikoan, Jose Maria Jimeno Jurio, Nafarroan, eta Gerardo Lopez de Guereñu (aita-semeak) Araban, besteak beste.

Gaur egun (2009) ikerketa taldeak aurki daitezke gure lurralde guztian zehar, hala ere esan beharra dago oraindik arlo honetarako langileak falta direla.