Lexikoa

zikiratzaile-txilibitu

Sasi trapezoidala den ezpelezko taulatxoa. Goialdeko ertzean luzera ezberdineko eta bertikalki egindako zuloak ditu. Behealdeko muturra txoriburu itxurarekin erremataturik izaten du. Bere goialdean, goitik behera, luzera desberdineko hamaika zulo ditu: hamaika nota ematen ditu. Gaur egun, gure herri-musikan ez da erabiltzen mota honetako tresnarik, baina garbi dago antzina, mende honen hasiera arte erabili dutela euskal ahuntzain eta zikiratzaileek. Txilibitu hauek, Galiziako zorroztaileek etorri direla adierazteko erabiltzen dituztenen oso antzekoak dira eta dokumentazio zaharrak esaten duenez, hemen ere, ofizio-adierazgarritzat erabili ohi ziren.