Kontzeptua

Sorgin

Pertsonai gaizkilea, eskuharki emakumezkoa, gauez akelarretan Deabruarekin batzartu ohi dena bere antzeko hainbesterekin batera. Bere esku-hartze gaiztoari egoki arazi ohi zaizkio hainbat ezbehar, hala nola uzta galtzeak, ola eta errota hondatzeak, ume heriotzak, gaixotasun eta begizkoak, itsasontzi hondoratzeak, e.a. Hainbat animaliaren itxura har dezakeela uste ohi da. Era zabalago batean, gaizto eta ez-kristautzat jotzen diren hainbat pertsonaia deskribatzeko balio izan du baita ere: Mari, jentilak, lamiak, e.a.

Sorginak Deabruarekin batzartzen direnean Akelarrean hura gurtu, harekin dantzatu eta era guzietako lizunkerietan ibiltzen direla esan ohi da. Hainbat leku jo ohi dira honelako topalekutzat: Zugarramurdiko Akelarrea, Ataungo Mandabieta zubia, Garaigorta haitza Orozkon, Petralanda Diman, Abadelaueta Etxaguenen edo Ameztoietako mairubaratza (cromleach) Oiartzunen.