Ingeniariak

Cia y Frances, Policarpo

Meatze-ingeniari eta mineralista nafarra. Iruñea, 1817 - Tutera, 1867-12-22.

Gertutasunagatik, beste bateko edo kontinente bereko toki baten garatutako berrikuntza berriak ezagutzen diren azkartasunagatik bereizitako mende baten, Policarpo Cíaren bizipenen oroitzapenak aurreratuenaren lehen berria adierazten du.

Jakina, beste garai batzuk ziren (XIX. mende-erdia), beste premia eta helburuak (meatze-prozedurak) eta antzeratzeko beste eredu batzuk (Ipar Europako siderurgia), baina geure burua genekusan ispilua ahaztu eta ispiluak beti izan direna eta baita asmakizun eta balore handidun gizakiak bertora ekarri eta ezartzen ahalegindu zirena ere begi bistatik galtzeko joera dugu.

Sendia noble eta aberatseko (hiru leinu-etxeren jabe, eta, baita, Nafarroako Erreinuko Gorteetan tokiduna ere), Cíak heziketa zaindua izan zuela erakusten digu. 1835ean, Madrileko 1836ra arte zabaldu ez zen Meatze-Eskolan sartzeko prestaketa-ikasketei hasiera eman zieten. Ikasketok matematika, natur zientziak eta kimika jakintza-arloak zituzten, toki desberdinetan emanak izanez. Behin lehendabiziko promozioan sartuta, mineralogia, metalurgia eta meatze-langintza ikasi zituen. Bere maisuen artean, eta hurrengo hurrenkeran, Rafael Amar de la Torre (1802-1874), Lorenzo Gómez Pardo (1800-1847) eta urte batzuk beranduago Europatik zehar izan zen batzorde ofizial baten lankide izango zuen Joaquín Ezquerra del Bayo (1793-1859) izan zituen. Bere akademia-espedienteaz une oro, lehen maila izan zuela agertu zezakeen.

Iritsi zitzaion lehenbiziko tokia --bere promozioko lehena izanagatik-Almadeneko Meatze-Langileburuen Eskolan irakasle jardutea izan zen. Bertan (1841etik 1844ra) meatze-laborantza eta mineral eta haitzei buruzko jakintza irakatsi zuen, baina bere zuzendaria zen Casiano del Prado y Valle (1797-1866) geologo ospetsuarengandik ere ikasterik izan zuen; bere ikuskapenaren pean, hobekuntza teknikoak proposatzen zituen 1839an Anales de Minas-en argitaratutako 'Memoria sobre la máquina de vapor que sirve para el desagüe de las minas de Almadén del azogue' idatzi zuen. Hemendik Linaresera aldatu zen, bertan Guillermo Schulz eta Schweizer (1800-1877) beste geologo ospetsu baten agindupean, berriz, Asturias eta Galiziako Meatze-Ikuskaritzarako Idazkaria izan zen.

1847an, arrazoi administratiboengatik bi urtetako baja izan ondoren, Cia zerbitzura gehituz, bere eskabidez, itsasoz haraindiko zerbitzari gisa igorri zuten. Tokia: Cuba, Puerto Príncipe irlako ingeniari ikuskatzaile bezala. Arinago, hala ere, Galesko Herrira bidaiatu zuen, Swansean berunezko galdaketa eta tratamendurako lantegiak in situ bisitatuz, eta jarraian Cuban eta Penintsulan antzerako prozedura erabiltzea posible zitekeen aurkitzera zuzendutako ikerketa-multzo bati hasiera eman zion. 1848an, Cubako Santiagoko berunezko ustiapen aberatsak eta Holguineko [ez ziren, hala ere, hauek bere lan bakarrak izan; meatze-ordenantzak idatzi eta Cuba irlako geologia-gutuna amaitzeaz ere (Revista Minera, 1854) arduratu zen] urrezko hazitegiak hobetzera bideratutako Swanseako eredua ezartzeko zereginera jo zuen.

La Habanan argitaratu eta geroztik 1850ean Meatze-Aldizkarian jaso izandako, bertan Ciak jakintza-maila handiz eta nolabaiteko emulazio-asmoz ukitutako beruna urtzeko teknikarik aurreratuenak azaldu eta inportatzea nola komeni zen azaltzera zetorren txosten bat egon dago. Bere paragrafoetariko bat aipatzeak merezi du:

En resumen, la ventaja de que por este procedimiento [sistema de reducción con carbón y hierro] pueden tratarse indistintamente óxidos, carbonatos y sulfuros; los menores gastos de elaboración, de construcción y reparación; la brevedad con que se alcanzan los productos; y la ínfima pérdida de cobre en las escorias...ofrecen alicientes poderosos para que sea preferido [a la hora de] establecer una nueva fábrica (Policarpo Cía, 1850, 244 orr.).

Cuban izandako esperientziaren --egian esan, nahiko arrakastatsua-- ondorengo urteetan, Ciak Almacenen hasi eta 1850etik aurrera Madrilen, bere ospe eta aintza bertako Meatze-Eskolarekin betiko uztartuta geldituz, jarraituko duen irakaskuntzari ekin zion. 1850ean mekanika aplikatua, eraikuntza eta estereotomia katedrak jardunaz hasiko da, baina zeregin hau 1851ko maiatzaren 17an Ezquerra del Bayorekin batera ipar Europara bidaiatzeko agindua jaso zuenean etenda gelditu zen. Cia sei hilabetez komisioan izan zen Fahlum eta Dannemora bezalako meatze ospetsuak bezalako meatze- eta metalurgia-guneak eta baita Suedian kokatutako Österbyko burdinolak, eta Norvegia eta Finlandiako beste batzuk ere bisitatuz. Itzultzean, Revista Minera aldizkarian Huelvako Rio-Tintoko meatzetan metodo suediarrak aplikatzeari buruzko zientzia-lan batzuk argitaratu zituen.

Ez zitzaizkion Ciari, espero zitekeen bezala, lan-eskaintzarik falta. Madrilgo Meatze-Eskolak bere zerbitzuak izanez jardungo du, nahiz eta Hiendelaencinako eskualde oparoko emankorrenetarikoa zen "Suerte" zilar-meatzearen zuzendaritza ere (1854an) onartu zuen. Bertan zilarraren ustiaketarako teknika arrakastatsu bat sartzeari ekin zion (izatez, bide ezetiko mekanika-prestaketa eskualde guztian nagusitu zen).

Guztiarekin ere, bere ekimen arrakastatsuetariko batzuk 1862ko abenduaren 3an, Cia, Meatze-Eskolako zuzendari izendatzearekin batera etorri ziren. Lehenengoz, Eskolaren kalitate eta ospea goratzearen alde jardun zuen, 1863ko promozioan 5 ikasle izatetik 1864an 20 ikasle izatera igaroz. Bestalde, lortutako kredituekin, 1850ean antolatzeari utzi zitzaien geologiari buruzko kanpamentuak berrezartzea lortu zuen. Halaber, Eskolako Museoan zeuden mineral eta harrien bildumaz gain ikastetxe barneko araudia ere eguneratzen saiatu zen. Urte bi horietan zehar, Ciak lanerako gogoa eta osasun makalaren aztarnak utzi zituen.

Tutera izan zen, bere jaioterriko lurraldean, geologia, mineralogia eta meatze-lanarekiko katedrak uztean, erretiro egunean, 1864ko azaroaren 10ean, heriotza orduko hiru urte arinago, bizi izatera igarotako herria.