Zinekoak

Katagorri gorria

Bere bigarren luzemetraian, 1993an Sogetelek berriz ekoiztua, Julio Medemek komedia erromantiko bezala gezurrak eta matxista jabetza-senez nabarmendutako maitasun-historia bat proposatzen du.

Ekintza, Jota abeslaria (Nacho Novo) bere emaztegaiak bertan behera uztean itsas ertzera bere buruaz beste egiteko asmoz hurbiltzen denean abiarazten da. Une horretan, Sofiak (Emma Suarez) moto istripu bat jasaten du, jasandako kolpearen eraginez oroimena galduz. Jotak orduan senar-emaztegaiak direla sinestarazi eta izena ere aldatu egiten dio (aurrerantzean Lisa deituko da) eta gaztea gelditu den nahasmendu-egoeraz baliatuz, camping batera darama bertan bere nahiera moldekatzen ahalegintzeko. Gizonaren amets zahar honi -emakumearenganako nagusitasun osoa- beste iruzur batzuk eta baita Karra Elejaldek interpretatutako bere emaztea (Maria Barranco) erabat menperatuta duen taxi-gidari harroputza bezalako bikote batzuk ere gehitzen zaizkio. Medemek, campingaren kokapenaz baliatuz, etengabe katagorriaren irudiarekin jolasten du, jokoa eta zuhurtasuna ordezkatuz emakumearekin zerikusirik baitu, eta azken batean trikimailu irristakorren bitartezko indar soilaren aurkako makalaren borroka ordezkatzen duena. Filmean, Sofiaren benetako senarraren agerpenaz bukatzen da, bere nortasunean Jotaren erromantikotasun sutsuak eta taxi-gidariaren harropuzkeria despotikoak bat eginez, eromenetik hurbil dagoen esparru batera eramanik. Ez ote zen beraz Sofiaren amnesia, itxurakoa izan? gizaki basati horrengandik alde egiteko ahalegina ez ote zen?

Azaldutako iruzur-joko xamargarritik haratago katagorri gorria Medemek filmean garatzerakoan duen ebazpen teknikorengatik nabarmentzen da. Vacas filmean egin zuen bezala kamara beti aurkitzen da angelurik egokienean eta bere mugimenduak originaltasunez jantzita daude. Errealitatearen eta onirismoaren arteko bat-egiteak armoniaz dihardu. Poesia eta indar dramatiko osoz irudiak sortzeko gaitasuna erabatekoa da. Xehetasunotatik at Alberto Iglesiasen musika liluragarria kontakizunera zein ederto egokitzen den eta aktoreekiko zuzendaritza sendoa ere azpimarratu beharra dago. Katagorri gorria, xarma, sentiberatasuna eta gaitasuna isurtzen dituen filma da. Cannesko Zinemaldian estreinatu zen, Gaztediaren eta Publikoaren Atzerriko Filmik Hoberenarekiko Sariak lortuz. Gero, Santa Féko (Bogota) Zinemaren Nazioarteko Jaialdian Filmik Hoberenari Urrezko Aurrekolonbiar Zirkuluaren Saria eta Geradmereko (Frantzia) Alegiazko Zinema Jaialdiaren Kritikaren Sari Nagusia, Espainiar Filmik Hoberenari Uhin-Saria, Lauderdaleko (EE.BB.) Jaialdian film askean zinemagintza-gertakariari Goleen Palm Saria edo Alberto Iglesiasentzako Jatorrizko Musikarik originalenari Goya Saria bezalakoak lortu zituen.

  • Angulo, Jesús; Rebordinos, José Luís; Contra la certeza. El cine de Julio Medem, Donostia-San Sebastián, Euskadiko Filmategia/Filmoteca Vasca-Festival de Cine de Huesca, 2005, 322 orr.
  • Larrañaga, Koldo; Calvo, Enrique: Lo vasco en el cine (las películas), Donostia-San Sebastián, Euskadiko Filmategia/Filmoteca Vasca-Caja Vital Kutxa Fundazioa, 1997, 583 orr.
  • Roldán Larreta, Carlos: El cine del País Vasco: de Ama Lur (1968) a Airbag (1997), Donostia, Eusko Ikaskuntza-Sociedad de Estudios Vascos, Ikusgaiak-Cuadernos de Cinematografía, 3 zka., 1999, 407 orr.
  • Roldán Larreta, Carlos: Los vascos y el séptimo arte. Diccionario enciclopédico de cineastas vascos, Donostia-San Sebastián, Filmoteca Vasca-Euskadiko Filmategia, 2003, 351 orr.
  • Roldán Larreta, Carlos: Secundarios vascos de primera, Donostia, Euskadiko Filmategia, 2008, 272 or.