Zinekoak

Alouren gutunak

Elias Querejetaren ekoizleak 1990ean ekoiztutako filma. Querejetaren eta zuzendaritzaz eta gidoiaz arduratu zen Montxo Armendariz zinemagilearen arteko lankidetza berria ekarri zuen. Armendarizek abagune honetan argumentuaren garapena Euskadin gertatzen ez zenez Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzatara ez jotzea nahiago izan zuen.

Filma, gure gizartearen arrazakeriarekiko eta etorkinei emandako jokaeraren inguruko salaketa gogorra da. Filmaren hasieran afrikari-talde bat patera bidez andaluziar itsasertzera iristen da. Euren artean Alou (Mulie Jarju), luzemetraiaren protagonista aurkitzen da, aspalditik Cataluñan kokatutako bere lagun Mulaik animatuta, Espainiara abiatzen den senegaldarra. Bertan hasten da Alouren abentura, Cataluñarantza bidaiatzen jarraitu ahal izateko negutegietan sasoikako bezala lanari ekinez. Armendarizek erakusten duen errealitatea erabat etsiarazlea da. Alouk Espainiatik zeharreko bere ibilbidean lan-esplotazioa eta arrazakeria besterik ez ditu aurkitzen. Diskoteka baten neska zuri batzuk gutxietsi egiten dute. Barcelonara iristean ekipajea lapurtu egiten diote. Taberna baten, bere gerriko- eta erloju-merkantzia saltzean bezero batzuk barre egiteaz gain lapurretan egiten ahalegintzen dira.

Zinemagile nafarraren bere ohiko euskal ingurutik kanpo egindako lehen filma den arren bere estiloa nahastezina da. Bere zinemagintzan beti azaltzen den askatasun gogoa -bere aurreko luzemetraietako protagonista diren Tasiok zein Jonek gorputz eta arimaz aldeztu dutena- filmaren muin bihurtzen da. Eta elipsian, eremuz kanpo eta larregikerietatik ihes dagian jangartxutasunean oinarritutako estilo zinematografikoa, ez da aipatutako lanetatik larregi aldentzen. Hauxe da bestalde film ausart eta zintzo honi egin dakiokeen aitzaki bakarra. Armendarizek hain da bere salaketan zehaztasun-bila filmari ematen dion jangartxutasuna ze, zinearen neurri imaginatiboa eta poetikoa era arriskugarrian bertan behera uzten ditu. Horrela, batzuetan Alouren gutunak helburu artistikodun alegiazko lan batek baino telebistako dokumental baten antz gehiago du.

Filma Donostiako Zinemaldian estreinatu zen bere Atal Ofizialaren baitan eta Coen anaien Miller's Crossing-Muerte entre las flores bezalako maisu-lanari tokia kenduz lehiaketako Urrezko Kontxa lortu zuen. Nabaria zen Coen anaien filmak maila jasoagokoa zuena eta beraz sari-ematean eztabaida izan zen nagusi. Lehiaketa berean ere, Mulie Jarjuk bere Alouren papera egiteagatik Aktore Hoberenaren Zilarrezko Kontxa lortu zuen. Geroztik Montpellieren Mediterraneoko Nazioarteko 12. Zinemaldian Publikoaren Saria, Filmik Hoberenaren Saria, Zinemagintzarako Idazle gunearen Argazkirik Hoberenari eta Zuzendaririk Hoberenari Saria edo Goya sari bi (Montxo Armendarizentzako Gidoi Original Hoberenari eta Alfredo Mayorentzako Argazkirik Hoberenari) lortu zituen

  • Angulo, Jesús (et al.), Secretos de la elocuencia: el cine de Montxo Armendáriz, Donostia-San Sebastián, Euskadiko Filmategia/Filmoteca Vasca-Caja Vital Kutxa Fundazioa-Festival de Cine Español de Málaga, 1998, 364 orr.
  • Larrañaga, Koldo; Calvo, Enrique: Lo vasco en el cine (las películas), Donostia-San Sebastián, Euskadiko Filmategia/Filmoteca Vasca-Caja Vital Kutxa Fundazioa, 1997, 583 orr.
  • Roldán Larreta, Carlos: El cine del País Vasco: de Ama Lur (1968) a Airbag (1997), Donostia, Eusko Ikaskuntza-Sociedad de Estudios Vascos, Ikusgaiak-Cuadernos de Cinematografía, núm. 3, 1999, 407 pp.
  • Roldán Larreta, Carlos: Los vascos y el séptimo arte. Diccionario enciclopédico de cineastas vascos, Donostia-San Sebastián, Filmoteca Vasca-Euskadiko Filmategia, 2003, 351 orr.