Zinekoak

Ipar haizearen erronka

Euskal Telebista eta Euskal Mediaren laguntza izan zuen Episa Euskal Pictures Internacional arabar ekoizlearen marrazki bizidunen ekoizpena. Gregorio Muroren jatorrizko bururakizun baten oinarritua, Iñigo Silva kargutu zen 1991ko ekoizpen honetaz.

Maite Ruiz e Austri eta Carlos Varela, hasieran behintzat, egitasmo honen kreditu-izenburuetan zuzendari bezala azaltzen ziren. Baina filma plagioren inguruko gaiekiko eztabaida gogor batez jota dago. Film honen historia 1989. urtetik abiarazten da. Film honen lanaren zati handi bat Juanba Berasategi Euskal zinearen historiako animaziozko lehen luzemetraia izatera iritsi zen Kalabaza Tripontzia (1985) filmaren zuzendariak egin zuen. Geroztik, egitasmoari jarraipen emateko tailerrak tokialdatu egin ziren eta Episa ekoizlearen baitan kokatu ziren. Arazoa, Ipar Haizearen Elezaharra Berasategik 1991ko hasieran komunikabideek jada hitz egiten zetozen ekologista ukitu nabarmena zuen berak egindako Balleneros abentura-filma lanaren plagio zakarra zena adieraziz Episa salatu zuenean iritsi zen. Arabako Probintzia Auzitegiak 1999ko martxoaren 24an emandako ebazpenaren bitartez, Auzitegi Gorenak 2001eko maiatzaren 3an behin-betikotzat aitortu izandakoa, zuzendari lez egiletza Juanba Berasategiri aitortzen zion, Maite Ruiz de Austri eta Carlos Varelak ordezkatua izan zela onartuz batera. Egitateek, aldakia edo plagioa egin izanagatik egile-eskubideen urraketa bezala aurkeztu ziren.

Istiluaren tentsioak ez zuen, jakina, Berasategik 1985ean Kalabaza Tripontzia filmarekin lortutako emaitzen oinordeko duina zen animazio zinta zoragarri honen kalitate artistikoarengan eraginik izan. Disney faktoriaren hurbileko grafikotasunez Ipar Haizearen elezaharra marrazkiaren kalitatea, abenturarako zaletasuna eta ingurugiroarekiko begirunearen mezu garbia nabarmentzen den lana da. Filmean Annie eta Peiot bikiak, Ternuko San Juan eta Watunma bale-arrantzale herrikoek Hitzarmen Sakratua izeneko Baleen Badia Handia Iparreko Haize suntsitzailearen hats-hotzetik babesteko bere garaian arbasoek ezarritako akordio ospetsu baten oinordeko dira. Baina Athanasius gaizkilearen agerpenak hitzarmena arriskuan jartzen du. Bere aurka jardun beharko diote txikiek euren lurraldea zaintzeko. Filmak Houstoneko Jaialdian Urrezko Domina, Salamancako (1993) Espainiar Zinearen 1. Astean Lehen Saria eta Cartagenako Itsasoko eta Ontzigintza-Zinema Jaialdiaren Zilarrezko Karabela Sari Nagusia (1994) lortu zituen. Proposamen honen arrakastak gerora 13 ataleko telebistako serie bat sortaraztea ekarri zuen.

  • Larrañaga, Koldo; Calvo, Enrique: Lo vasco en el cine (las películas), Donostia-San Sebastián, Euskadiko Filmategia/Filmoteca Vasca-Caja Vital Kutxa Fundazioa, 1997, 583 or.
  • Roldán Larreta, Carlos: El cine del País Vasco: de Ama Lur (1968) a Airbag (1997), Donostia, Eusko Ikaskuntza-Sociedad de Estudios Vascos, Ikusgaiak-Cuadernos de Cinematografía, 3. zka., 1999, 407 or.
  • Roldán Larreta, Carlos: Los vascos y el séptimo arte. Diccionario enciclopédico de cineastas vascos, Donostia-San Sebastián, Filmoteca Vasca-Euskadiko Filmategia, 2003, 351 or.