Zinekoak

Kronenen istorioak

Elias Querejeta eta Claudine Ossard Productions ekoizleak 1995ean elkar ekoiztutako luzemetraia. X Belaunaldia izenez ezaguna izatera iritsitakoaren eredu garrantzitsuetako bat izan zen Jose Angel Mañasen izen bereko eleberrian oinarritzen den film hau Montxo Armendarizek zuzendu zuen. Izatez, gidoia, euskal zuzendariak eta Mañasek berak, batera, izenpetzen dute.

Film honetan Armendariz bere hain ohiko gehiegizko apaltasun horretatik aldendu zen. Horrela, Kronenen historiak bereizten dituzten sexu eta indarkeria eszenak bere zinemagintza lanean aparteko arloa dakar. Baina itxurak aldaketa nabarmena ekarri baldin badu, lanaren funtsa berbera da. Begirada hotz batez, ea dokumentala, Carlosen eta bere lagun-taldearen bizitzan zeharreko bidaia zorabiagarrian abiatzen da kamara. Indarkeria eta sexu eszenak -bikain ebatzita, dagokion ukituz, eta zalaparta errazetik urrunduz- kez, izerdiz eta alkoholez betetako musikaldi basatiak, gaueko oldarraldi suizidak...protagonistak arnasten duten giroa, azken baten, bikain eta zintzo erretratatuta agertzen da. Filmak azkenean besterik ez du bere barne-indar eta -logika galtzen. Armendarizek nolabait eleberriaren espiritua traizionatzen du. Pertsonaia nagusiaren erradikaltasun nihilista jasan ezin izango balu bezala eta bere gainean itxaropenerako aukera, errendizio-hatsa, beharko balu bezala. Zentzu honetan, aitonaren irudia, Carlosentzako erreferente etikoa, eleberrian agertzen ez den zeregin moralista betetzera dator baina errealizatzaile nafarra azpimarratzen ahalegintzen da. Madrilgo gaztediaren argazki hau Armendarizek 27 horas (1986) filmean donostiar gaztediari egin zionarekin erkatzea halabeharrezkoa da.

27 horas filmeko protagonistak ez dira Kronenen bezala erdi-goi mailakoek. Baina nabaria da gizaki bezala, itxaropenik ezaren aurrean, heroína-kontsumora bideratuta daudena. Carlosek eta bere lagunak aukera gehiago dituztela esan daiteke eta beraien bizitzarekiko jarrerak ez du ikuslearekin konplizitate berdina sortarazten. Baina egiatan Carlos inguratzen duen gizartea Jon eta Maite ezabatu dituena bezalakoaren aurkakoa da. Carlos, berehalako plazerean baino pentsatzen ez duen norberekoia eta koldarra izatea litekeena da. Baina ez da gazteen lan-ustiapenean eta ustelkerian oinarritutako gizarte batek sortutako ekoizpen zekena baino besterik. Agian desberdintasunik nabarmenena 27 horas filmeko gazteek lehen unetik eroritako zepoaren jakitun dira. Azkenean saihestuko dute, hori bai, euren bizitzaren bizkar. Kronenen Historiak-en gazteek ez dute argitasun hori. Horretatik beraien abentura eta ezbeharrek izaera patetikoagoa eskuratzen dute. Krisialdiko gaztedi baten erretratu zehatza izanez, Gidoi egokituagatiko Goya Saria lortu zuen.

  • Angulo, Jesús (et al.): Secretos de la elocuencia: el cine de Montxo Armendáriz, Donostia-San Sebastián, Euskadiko Filmategia/Filmoteca Vasca-Caja Vital Kutxa Fundazioa-Festival de Cine Español de Málaga, 1998, 364 orr.
  • Larrañaga, Koldo; Calvo, Enrique: Lo vasco en el cine (las películas), Donostia-San Sebastián, Euskadiko Filmategia/Filmoteca Vasca-Caja Vital Kutxa Fundazioa, 1997, 583 orr.
  • Rodríguez, María Pilar: Mundos en conflicto: Aproximaciones al cine vasco de los noventa, Donostia-San Sebastián, Euskadiko Filmategia/Filmoteca Vasca-Universidad de Deusto, 2002, 284 orr.
  • Roldán Larreta, Carlos: El cine del País Vasco: de Ama Lur (1968) a Airbag (1997), Donostia, Eusko Ikaskuntza-Sociedad de Estudios Vascos, Ikusgaiak-Cuadernos de Cinematografía, 3 zka., 1999, 407 orr.
  • Roldán Larreta, Carlos: Los vascos y el séptimo arte. Diccionario enciclopédico de cineastas vascos, Donostia-San Sebastián, Filmoteca Vasca-Euskadiko Filmategia, 2003, 351 orr.
  • Roldán Larreta, Carlos: Secundarios vascos de primera 3, Donostia, Euskadiko Filmategia, 2008, 276 or.