Enpresariak

Alvarez Diez, David

Crémenes-León 1927an jaio zen. Bilbora oso gaztetan joana, bere enpresari izaera XX. mendeko 50eko hamarkadaren hasieran ikastetxe bat sortuz abiatu zuen, geroago enpresentzako zerbitzuen arlora igaroz (Central Limpiezas El Sol, Bilbon 1962an sortua, gero CLES de Mantenimiento Integral y Juserhing, CLM gero Venta de Técnicas y Sistemas), garbiketa ekoizkinetakora (Damasa) eta segurtasunezkora (Prosesa), etc. Bere enpresen logotipoa beti izan da etxeko izaeraduna, ontza bat, alemanez EULEN, bere enpresa-taldeari izena ematen diona.

Beti lan hezkuntzagatik arduratuta, Bilbon Eulen Prestakuntzarako Institutuaren (2008) hazia izan zen Metodo eta Denboren Eskola sortu zuen.