Konposatzaileak

Lauzurika Pérez, Antonio

Konpositore eta irakaslea. Miranda Ebro-n (Burgos) jaio zen, 1964ko maiatzaren 2an.

Umetatik Gasteizen bizi izan zen eta Jesus Guridi Kontserbatorioan egin zituen bere ikasketak; harmonia eta konposizioa Carmelo A. Bernaolarekin ikasi zuen eta Bilbon, kontrapunto eta fuga Juan Corderorekin. Luis de Pablo, Cristobal Halffter, Tomas Marco, Jose Ramon Encinar, Armando Gentilucci, Helmut Lachenmann eta beste hainbat irakasleekin eginiko nazioarteko ikastaroekin osatu zuen bere prestakuntza. Kultur Ministerioa eta Arabako Aldundiaren bekari esker, Darmstadteko topagunetara, Elliott Carterrekin Avignoneko ikastarora eta Franco Donatonikin Senako Chigiana Akademiara joan da. Jesus Guridi Kontserbatorioan harmonia, konposizioa eta instrumentazioko irakaslea da.

Hainbat enkargu jasu ditu, hala nola, March Fundazioa, Donostiako Musika Hamabostaldia, Europa Cantat, Alacanteko Musika Garaikideko Nazioarteko Jaialdia edo eta Euskal Herriko Gazte Orkestraren aldetik. Bere sarien artean, 1989an Egile eta Editorren Elkarteak (SGAE) bere Octeto lanagaitik emandakoa edo eta Italiako Alfredo Casella Nazioarteko Lehiaketan, bere Concierto de Cámara lanagaitik (1995), lorturiko bigarren saria aipa daitezke. Korurako eginiko bere Criptograma lana, Unescoko Konpositoreen Nazioarteko Tribunarako hautatua izan zen eta baita, 1997an Seulen, Musika Garaikideko Nazioarteko Elkarteak eginiko kontzertuan Espainia ordezkatzeko ere.

  • SALABERRI, Sabin et al.: La Música en Álava. Caja Vital Kutxa Fundazioa, Gasteiz, 1997.
  • CASARES RODICIO, Emilio (zuz.): Diccionario de la Música Española e Hispanoamericana. Egile eta Editoreen Elkartea, Madril, 2000.