Konposatzaileak

Jacinto Rial, Xavier

Konpositorea. 1968ko azaroaren 1ean Pasaian jaioa.

Donostiko Goi-Mailako Musika Kontserbatorioan Karrera Amaierako Ohorezko Lehen Saria eskuratu zuen. Madrilgo Goi-Mailako Errege Musika Kontserbatorioan Orkestra Zuzenbidean eta Konposizioan tituluduna da, bertan Francisco Escudero, Anton Garcia Abril eta Zulema de la Cruzekin ikasi zuelarik. Ondoren bere ikasketak sakondu zituen F. Donatoni, C. Bernaola, C. Halffter eta G. Grisey maisuen konposizio eta musika-analisi ikastaroekin.

Konpositore bezala sari ezberdinak eskuratu ditu, besteak beste, Joaquin Turina Sariak (1999 eta 2000), Madrilgo Goi-Mailako Errege Musika Kontserbatorioaren Karrera Amaierako Konposizio Saria, Flora Prieto Saria, Guerrero Fundazioko Saria, Eusko Jaurlaritzako Musika Garaikideko Sormen Saria (1999), Virgen de la Almudena Saria (2000) eta Pablo Sorozabal Nazioarteko Saria (2001). Bere bizitzan zehar, era askotako lanak burutu ditu eta guztira berrehun baino gehiagop direla esan genezake, besteak beste, bi opera, sinfonia bat, orkestrarako beste hainbat pieza, bakarlari zein ganberako osketraarako lanak, eta abar.

Orkestra zuzendari bezala, Berlinen ekin zion bide horri bertako "Deutsches Kamer Orchestra" delakoa zuzenduz. Eusko Herriko Musika Eskolen Elkartearen Orkestra Gaztea" sortu zuen eta lau urtez horren zuzendari izan zen. Hainbat aldiz "Sax Ensemble" ganbera taldea zuzendu du eta 2001etik 2003ra bitartean Badajozeko Goi Mailako Musika Kontserbatorioko Orkestra Sinfonikoa zuzendu zuen. 2003tik 2004ra bitartean Badajoz Hiriko Udal Bandaran zuzendari Nagusia izan zen. 2006tik 2009ra Majalahondako Musika Kontserbatorio Prefesionaleko Orkestra Sinfonikoko zuzendaria izan zen eta 2009z geroztik, postu berbera eskuratzen du "Federico Moreno Torroba" Musika Irakaskuntzarako Zentru Integraleko Orkestra Sinfonikoan.

Pasaia Musikala Kontserbatorioko irakaslea da. 1996tik 2001era bitartean Musika informatika gaia lantzen du Pasaiako Ordenagailuz bidezko Konposizioa eta Musika Informatikako Laborategian (LIMPA). Oraindik irakaskuntza lanetan dihardu aipatutako zentroetan: Majalahondako Musika Kontserbatorio Profesionalean eta "Federico Moreno Torroba" Musika Irakaskuntzarako Zentru Integralean.

Musika Sarien XV. Ekitaldean (2011), Musika Zientzia eta Arteetako Akademiak hautagai bezala aukeratzen dute Musika Klasikoko egile onenaren sailean Danza de la Pampa lanagatik.

  • QUINTETO DE VIENTO PABLO SOROZÁBAL: A los cinco vientos. [CD]. Iruñea: Ars Incógnita Fundazioa. 0005, 2003.
  • ERESBIL: Dokumentazio saila, D1/JAC-01.