Konposatzaileak

Balerdi Urreta, Prudencio

Organista eta konpositore gipuzkoarra. Victoriano Balerdi Urreta musikariaren anai zaharra. Amezketan jaio zen 1880ko apirilaren 28an, Arrasaten hil zen 1927ko urriaren 7an.

Gasteizko Elizbarrutiko Seminarioan eliz eta musika ikasketak burutu zituen. Apaiz bilakatu eta gero, Calahorran organista kargua eskuratzen du, baina handik lasterrera Getariara alde egin zuen bere anaiak libre utzitako organista lekua hartzeko. Organo zein piano jole aparta izan zen, eta inprobisazio lanetan ere trebea izan genuen.

Konpositore bezala, Eresbilen honako hauek ageri dira: Anuntio vobis (6A, org.), Ave Verun (4A), O sacrum convivium (4A, org.), O Cor amoris (4A, org.), Liberame, Domine (4A), Gozos al Sagrado Corazón (3V, org.), Gozos a la Virgen del Carmen (3A, org.)

  • ANSORENA, J.L.: "Balerdi Urreta, Victoriano", in Casares, E. (zuz.), Diccionario de la Música Española e Hispanoamericana (2 alea, 111 or.). [Madril]: Sociedad General de Autores y Editores, 1999.
  • ERESBIL: Partituras de música vasca: catálogo. Kontsulta Eresbilen.